domingo, 1 de diciembre de 2013

ARGUDIOZKO TESTOA

BIDEGORRIAK

  Bidegorriak, bizikletak ibiltzeko bideak dira.Nire ustez,bidegorriak egon behar dira segurtasuna hobea delako bidegorriekin, horrela bizikletak bidegorritik doaz, pertsonak espaloietatik.

 Txirrindulari batek hirian izan ditzakeen istripu gehienak beste ibilgailu baten erruz izaten dira, horregatik hobeagoa da bidegorriak egotea horrela bizikletak eta beste ibilgailuak ez dute talka egiten bata bestearen kontra. Gainera, trafikoaren kongestioa gutxitzen du.

 Jakina da, bidegorriek laguntzen dutela bizikletak hobeto ikusteko hirian. Batez
ere, txirrindulari batek airearen kalitatea nabarmentzen duelako poluzioari begira, orduan, hobeagoa da bakoitzak bere bidetik joatea.

 Ez du ematen baina pertsona batzuk ez dute nahi bidegorriak egotea esaten 
dutelako segurtasun faltsua ematen dutela.Txirrindulariek arriskuaren sentzazioa
galtzen dute. Hori dela eta, batzuetan istripuak sortzen dira oinezkoekin 
orduan,txirrindulariek gatazkan jartzen dira ez badira egoten 
bidegorrian pentsatzen.

 Bidegorriak beste ibilgailuak hurbiltzen ditu,Poluzioak asko kutsatzen du,
horregatik, hobeagoa da bidegorria, ez kutsatzeko eta bizikletak beraien
bidetik joateko  ez molestatzeko oinezkoei.

 Hau guztia esanda,oraindik pentsatzen dut hobeagoa dela bidegorriak egotea
azken  urtetan  jende asko joaten delako bizikletaz, segurtasuna hobea izateko,
ez egoteko istripuak oinezkoekin, ibilgailu bakoitzak bere bidetik joateko.